2011/10/12

Europa feudala

FEUDALISMOA :

Karlomagnok , bere inperioa administratu ahal izateko , nobleen artean banutu zuen lurraldea, lursail handiak emanez . Lursail handi haiek feudoak ziren.

Feudoa ematean, leialtasun-ituna egiten zuten erregeak eta nobleek.

Feudalismo ekonomia, gizartea eta politika antolatzeko modu bat zen . IX. mendetik XIII. mendera arte erabat garatu zen , Europan.


Estamentutan banatutako gizartea

Gizarte feudalak hiru estamentu edo talde zituen:

* Noblezia
* Kleroa
* Nekazariak

Noblezia :
Borroka egiten dutenak .
Nobleak (lurjabe handiak) eta zaldunak ziren. Gerra piztuz gero, borrokatzeaz eta biztanleak defendatzeaz arduratzen ziren, eta haein gaineko boterea zuten.

Kleroa :
Otoitz egiten dutenak
Apezpikuak, monjeak eta apaizak ziren. Estamentu horretako kideek otoitz egiten zuten eta beste estamentutako kideen alde erregu egiten zioten Jainkoari.

Pribilegiodunak

Nobleek eta elizgizonek osatutako gutxiengo txiki bat ziren. Pribilegio batzuk zituzten :
- Ez zuten eskulanik egiten
- Ez zuten zergarik ordaintzen
- Justizia administratzen zuten
- Beraien estamentuko kideek soilik epaitu ahal zituzten.




Nekazariak :

Lan egiten dutenak .
Bilauak eta jopuak ziren. Bilau gehienak gizaki libreak ziren, eta jopu guztiak askatasunik gabeak. Beharrezkoak ziren elikagaiak eta producktuak ekoizteaz arduratzen ziren.

Pribilegiorik gabeak

Biztanle gehien – gehienek, ez zuten inolako pribilegiorik eta, beraz, lan egin eta zergak ordaindu behar zituzten.



MONARKIA FEUDALA ETA NOBLEZIA

Monarka

Harreman feudalen sisteman, erregeak betetzen zuen leku gorena. Hala ere, praktikan, erregea ere jaun feudala zen, besteak bezalakoa, eta bere feudotan soilik erabil zezakeen erabat boterea.

Jaun feudalak

Jaun feudalak ziren nobleak ( dukeak, markeasak, kondeak,...), goi- kleroko kideak ( apezpikuak eta abadeak),eta nolbeen zaldun basailuak.
Jaun feudalek gero eta botere handiagoa eskuratu zuten, eta beren gain hartu zituzten ordura arte monarkenak izandako eginkizun batzuk, hala nola: zergak biltzea, justizia administratzea eta txanponak egitea
Jaun feudalek botere izugarria zuten bere feudoaren eta nekazarien gainean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario