2011/10/09

Arte erromanikoa


ARTE ERROMANIKOA

Erromanikoa Mendebaldeko Europan garatu zen, XI.eta XII. Mendeetan, eta eskualde batzuetan XIII. Mendera arte iraun zuen.
Arte erlijiosoa eta didaktikoa zen.Herritar gehienek ez zekiten ez irakurtzen ez idaten, eta arte erromanikoaren helburu nagusia Bibliako irakaspenak haien artean zabaltzen zen.

ARKITEKTURA

Arte erromanikoaren eraikinik garrantzitsuenak elizak ziren.
Hauexek dira haien ezaugarri nagusiak:
* Sendotasun handia
* Gurutze latindarreko oinplanoa
* Zinborrioa
* Erdi puntuko arkuak eta erromatarren garaiko kanoi ganga
* Kanpadorreak






ESKULTURA

Eskultura erromanikoa arkitekturaren menpe zegoen.
Bi eginkizun nagusi zituen: irakastea eta fededunengan debozio piztea.Eskultura -lanak harrizko bibliak ziren.
Ezaugarri nagusiak :
* Sinbolismoa
* Irudien zurruntasuna

Eskultura erromaniko gehienak erliebedunak ziren




PINTURA

Pintura erromanikoaren helburua erlijioa irakastea eta espiritualtasuna sustatzea zen. Arkitektura menpe zegoen.
Ezaugarri nagusiak :
* Adierazkortasuna eta sinbolismoa.
* Frontaltasuna.
* Oso kolore biziak




Europa XI. eta XV mendeetan

















No hay comentarios:

Publicar un comentario