2011/10/12

Europa feudala

FEUDALISMOA :

Karlomagnok , bere inperioa administratu ahal izateko , nobleen artean banutu zuen lurraldea, lursail handiak emanez . Lursail handi haiek feudoak ziren.

Feudoa ematean, leialtasun-ituna egiten zuten erregeak eta nobleek.

Feudalismo ekonomia, gizartea eta politika antolatzeko modu bat zen . IX. mendetik XIII. mendera arte erabat garatu zen , Europan.


Estamentutan banatutako gizartea

Gizarte feudalak hiru estamentu edo talde zituen:

* Noblezia
* Kleroa
* Nekazariak

Noblezia :
Borroka egiten dutenak .
Nobleak (lurjabe handiak) eta zaldunak ziren. Gerra piztuz gero, borrokatzeaz eta biztanleak defendatzeaz arduratzen ziren, eta haein gaineko boterea zuten.

Kleroa :
Otoitz egiten dutenak
Apezpikuak, monjeak eta apaizak ziren. Estamentu horretako kideek otoitz egiten zuten eta beste estamentutako kideen alde erregu egiten zioten Jainkoari.

Pribilegiodunak

Nobleek eta elizgizonek osatutako gutxiengo txiki bat ziren. Pribilegio batzuk zituzten :
- Ez zuten eskulanik egiten
- Ez zuten zergarik ordaintzen
- Justizia administratzen zuten
- Beraien estamentuko kideek soilik epaitu ahal zituzten.




Nekazariak :

Lan egiten dutenak .
Bilauak eta jopuak ziren. Bilau gehienak gizaki libreak ziren, eta jopu guztiak askatasunik gabeak. Beharrezkoak ziren elikagaiak eta producktuak ekoizteaz arduratzen ziren.

Pribilegiorik gabeak

Biztanle gehien – gehienek, ez zuten inolako pribilegiorik eta, beraz, lan egin eta zergak ordaindu behar zituzten.



MONARKIA FEUDALA ETA NOBLEZIA

Monarka

Harreman feudalen sisteman, erregeak betetzen zuen leku gorena. Hala ere, praktikan, erregea ere jaun feudala zen, besteak bezalakoa, eta bere feudotan soilik erabil zezakeen erabat boterea.

Jaun feudalak

Jaun feudalak ziren nobleak ( dukeak, markeasak, kondeak,...), goi- kleroko kideak ( apezpikuak eta abadeak),eta nolbeen zaldun basailuak.
Jaun feudalek gero eta botere handiagoa eskuratu zuten, eta beren gain hartu zituzten ordura arte monarkenak izandako eginkizun batzuk, hala nola: zergak biltzea, justizia administratzea eta txanponak egitea
Jaun feudalek botere izugarria zuten bere feudoaren eta nekazarien gainean.
Hemen dago informazioaren dokumentua

Europa feudala

2011/10/10

Monasterio

KRISTAUEN KULTURA
 Erdi Aroan , Europako kultura nabarmenki kristaua zen. Europako kultura- tradizioak Elizaren eta, batez ere, monasterioen ahaleginari esker iraun zuen. Monasterioak hainbat arrazoirengatik nabarmendu ziren:
 Kultura – gune handiak ziren.
 Garrantzi handiko irakaskuntza-lana egin zuten.
 Laguntza - eginkizunak bete zituzten

 ORDEN MONASTIKOAK
 Aita Santuak onetsiko arau batzuen arabera bizi diren monje edo moja taldeak dira ordena monastikoak. Lehen ordenatako bat benediktar ordena izan zen.. Gero, ordena gehiago sortu ziren: zistertarren ordena, frantziskotarren ordena, eta domingotarren ordena .

 MONASTERIOETAKO BIZITZA
 Monasterio eliza baten inguruan eraikitato eraikin moltzoa zen, monje edo monjen bizilekua . Abade batek edo abadesa batek gobernatzen zuen, eta jaun, feudalaren rol bera jokatzen zuen monasterioaren inguruko lurretan. Monasterioaren barruan oso zorrotz araututa zegoen dena. Monjeek otoitz eta lan egiten ematen zuten denbora gehiena, isilik beti.



 

2011/10/09

Arte erromanikoa


ARTE ERROMANIKOA

Erromanikoa Mendebaldeko Europan garatu zen, XI.eta XII. Mendeetan, eta eskualde batzuetan XIII. Mendera arte iraun zuen.
Arte erlijiosoa eta didaktikoa zen.Herritar gehienek ez zekiten ez irakurtzen ez idaten, eta arte erromanikoaren helburu nagusia Bibliako irakaspenak haien artean zabaltzen zen.

ARKITEKTURA

Arte erromanikoaren eraikinik garrantzitsuenak elizak ziren.
Hauexek dira haien ezaugarri nagusiak:
* Sendotasun handia
* Gurutze latindarreko oinplanoa
* Zinborrioa
* Erdi puntuko arkuak eta erromatarren garaiko kanoi ganga
* Kanpadorreak






ESKULTURA

Eskultura erromanikoa arkitekturaren menpe zegoen.
Bi eginkizun nagusi zituen: irakastea eta fededunengan debozio piztea.Eskultura -lanak harrizko bibliak ziren.
Ezaugarri nagusiak :
* Sinbolismoa
* Irudien zurruntasuna

Eskultura erromaniko gehienak erliebedunak ziren




PINTURA

Pintura erromanikoaren helburua erlijioa irakastea eta espiritualtasuna sustatzea zen. Arkitektura menpe zegoen.
Ezaugarri nagusiak :
* Adierazkortasuna eta sinbolismoa.
* Frontaltasuna.
* Oso kolore biziak




Europa XI. eta XV mendeetan